XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazkera bera ere hobetzea beharrezkoa zen. Zenbait aldiz Goiz Argi-ren paperetan esaldi eta hizki asko ez baitziren zuzen eta txukun argitaratzen.

Hain pobrea izaki gure mutikoa! Inprimaketako okerrak ez ziren gutxi izaten. Orduko euskara ere baturatu egin dugula esan beharrik ez dago.

Bigarrena: irakurgai hauen hasieratik azken orrialdea bitartean, kolpekada bat edo beste behin eta berriz errepikatu egiten dira. Beude horretantxe. Kanpai hotsak ere hobeki entzun ohi dira behin baino gehiagotan jotzen direnean.

Eta hirugarrena: gogoetok gure eliza zaharretako pulpitu kutsua dutela ezin ukatu. Hala da, bai. Eta idatzi dituenak kutsu hori onartu egiten du eta norbaitek noizbait lantxo hau estimatu egingo duela ere apalki uste du.

Eta egunen batean gogoeta hauek hausnartzen egongo den euskalduna bihotz-bihotzez agurtzen du.

E. Agirretxe. 1997ko ekaina